Solasaldi berezia izan dugu gaur gurean, Mixel Berhokoirigoin Laborantza Ganbararen lehendakariak bart Bilboko Kafe Antzokian emaniko hitzaldia hain zuzen. Horretan, “Ni ere Euskal Herriko Laborantza Ganbararen alde” lelopean, Mixelek azken 25 urteko Iparraldeko laborarien antolaketa, eztabaidak, urratsak, erronkak, nekazaritza modeloa…kontatu ditu. Laborantza gauzak ez direla soilik laborarienak esan du, gizarte osoarenak baizik komentatzeaz gain, historian aurre eginez Laborantza Ganbaren sorrera aipatu du eta azken bolada honetan frantziar estatuarekin dituen arazoak.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.