Hauteskunde biharamuna dugu, datuen balorazioa eta analisi saltsa izango dira protagonista datozen egunetan, irabazleak, galtzaileak… ziklo aldaketa datorrela entzun dugu. Kontu horiek aztertu ditugu Xabier Aierdi soziologoarekin. EAJak 2019ko emaitzekin alderatuta, 80.000 boto inguru galdu ditu, hori izan da Aierdiren iritziz espero ez zen datua. Balantzaren beste aldean EH Bildu: duela lau urteko bozekin alderatuta, 20.000 boto inguru irabazi ditu eta egonkortzen ari dela nabarmendu du Aierdik. Bestetik gaur bertan Pedro Sanchezek iragarritako Espainiako hauteskunde aurrerapena baloratu du eta Sanchez “funanbulista” gisa definitu du. Kezkaz begiratu du ere Elkarrekin podemosek izandako boto galera.
Deskargatu hemen.