Bilbao BBK Live jaialdiak Kneecap hirukoaren raparekin itxi du kartela

Jakinarazi dute behin betiko BBK Live jaialdiaren kartela: Irlandako Kneecap taldea ere izango da bertan. Itxitzat eman zuten arren martxo amaieran aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiaren kartela —orduan iragarri zuten, besteak beste, Damiano David, Kaytranada eta Sparks ariko zirela Kobetamendiko oholtzetan—, azken unean talde berri bat gehitu dute: Kneecap irlandar hirukotea ere izango da aurtengo edizioan. Jaialdia uztailaren 10etik 12ra egingo da, eta Kneecap uztailaren 11n igoko da oholtzara. Belfasteko taldea da Kneecap, eta Mo Chara, Moglai Bap eta DJ Provai osatzen dute. Hip-hop musika egiten dute nagusiki, eta irlanderaz abesten dute. Azken urteotan sona handia hartu dute, eta 2024an Rich Peppiatt zinemagile britainiarrak taldea eta haren jatorria ardatz dituen film luze bat estreinatu zuen, Kneecap izenekoa. Lan horrek nazioarteko oihartzuna eman zien. Halaber, ezagunak dira hizkuntza eskubideen aldeko aldarrikapenagatik eta eszenatokian egiten dituzten adierazpen politikoengatik. Irlanderaren ofizialtasunaren aldeko mugimenduaren ikur bilakatu dira. Euskal taldeak ere presentzia izango dute kobetamendin. Osteguneran Uztailak 10 Hoffe Mirua Eider arituko dira. Ostiralean Xsaskara edo Sal del coche ere ikusteko aukera izango dugu eta Larunbatean Janus lester izango da. Jaialadia uztailaren 10tik 17ra izango da.

Dekargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskaldun kanpotarren EKEA elkartea ezagutu dugu Sophie eta Mervynen eskutik

og. Eka 12 , 2025
Ingalaterra iparraldekoa da Sophie Algie; Ipar Irlandakoa, berriz, Mervyn Henderson. Biek ezagutu dute euskara Euskal Herrian eta, egun, euskaltegian ari dira euskara ikasten, biak, B2 maila egiten. Nongoak diren, nolatan agertu ziren hemendik eta zergatik hasi ziren euskara ikasten azaldu digute. Euskara ikasteko beren arrazoiak eman dizkigute, baita pasadizo bitxiren […]

Honekin lotuak