IBAIZABAL: 20 gazte epaituak Bilbon

2007ko abenduaren 28an 50 bat gaztek 7 Kaleetako Erribera kalean aspalditik hutsik zegoen eraikin bat okupatu zuten, Kukutza Gaztetxeko Enekok kontatu digunez. Egokitzeko lanei ekin ondoren, 3 hile eman zituen hainbat gaztek hantze bizitzen, baina inolako abisurik gabe kanporatuak izan ziren. Kanporatzeko arrazoia bertan etxebitza batzuk eraikiko zirela izan zen, baina 10 hile pasa ondoren ez da hoiek eraikitzeko inolako lanik hasi. Bien bitartean, 20 gazteri 48.000 euroko isuna ezarri zioten, 2.400 euro bakoitzari. Gazteek salatzen dute etxebizitzaren  beharra dutenak zigortzen dituztela eta espekulatzaileak, aldiz, kalean dabiltzala lasai asko. Gaur, hilaren 14an, 20 gazte horien aurkako epaiketa izan da Bilboko Epaitegian; gazteek, bestalde, elkarretaratzea eta prentsaurrekoa burutu dute Bilboko Okupazio Mugimenduak deituta.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Oinarrizko zerbitzuen prezioen igoera 2009an

az. Urt 14 , 2009
2009 honen hasierak oinarrizko zerbitzu gehinetan Kontsumorako Prezioen Indizearen gainetiko igoerak ekarri dizkigu: gora egingo dute, bestek beste, ura, argindarra, RENFE, Euskotren, Bilbobus, Bizkaibus, Metro Bilbao, autobideen ordainsariak, autoentzako erregaiak, postak… Jose Luis Segura EKAko (Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamendua) komunikazio-arduradunak esan duenez. Beste gutxi batzuek, aldiz, behera egin dute (butanontzia, […]

Honekin lotuak