KIROLDEGIA: Athletic-Osasuna derbiaz

San MamesAstero bezala, lehen eta bigarren mailako euskal futbol taldeen emaitzak eta sailkapenak izan dituzte mintzagai Izaskun Larrabeitik eta Jose Antonio Torre Altonagak. Partida polita eta bizia gertatu zen joan den larunbat gauean Katedralean jokaturikoa, eta lortu zuten garaipenari esker, zuri-gorriak orain arte egon diren osin beltzetik irteten hasiak dira. Zoritxarrez, Erreala makal ibili zen Getafen eta jaitsiera postuetan sartua dugu ia oharkabean. Bien bitartean, garrantzi handiko berdinketa lortu zuen Alavesek Espaynolen aurka. Beti legez, futbolaz jardun ostean, pilota alorreko albisteak jorratu dituzte gure kirolzaleek.

Deskargatu nahi baduzu azken Kiroldegia, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BASKISTAN: Hüsnü Senlendirici edo klarinetearen poza

al. Mar 27 , 2006
Asteon klarinetea izan dugu Baskistan saioaren gidaria. Hüsnü Senlendirici turkiar klarinetejolea 1976an jaio zen musikari familia baten altzoan –aitak eta aitona biek klarinetea eta tronpeta jotzen zituzten– eta gaztetatik klarineteaz sustraidun musika jotzeari ekin zion berak. Disko ugari eman ditu argitara Laço Tayfa bere taldearekin, baina oraingo honetan bakarlari gisa […]

Honekin lotuak