Musikagileak X Musika Garaikidearen irekiera kontzertua BOSen eskutik

Ostiralean, hilak 27, X Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuitua aurkeztuko da Bilbao Orkestra Sinfonikoaren irekiera kontzertuarekin, Musikagileak Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak antolatzen duen urteroko ekimena. Jon Ansorena dugu gurean horren inguruko zehetasunak ezagutzeko asmoz. Musikagileak 1997. urtean eratu zen elkartea da, garai guztietako euskal musika sustatzeko helburuarekin. Ostiralean Jordi Francésen gidaritzapean, BOSak bost konpositoreen sorkuntzak joko ditu, horietako lau egile euskaldunenak, eta bi lan, Sofía Martínez eta Ana Barrio sinatutakoak, erabateko estreinaldiak izango dira gainera. Kontzertua 20:00tan hasiko da Bilboko Campos Elíseos Antzokian. batean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 105: Neanderthalen arnasketa sistema (Asier Gomez Olivencia)

og. Ira 26 , 2019
Israelgo leize batean gorden diren fosilak oinarri harturik, neanderthal gizakien arnasketa sistema ikertzeko modua izan du Asier Gomez Olivencia paleoantropologoak. Bertan aurkituriko orno, saihets eta hezur pelbikoek neandertalen toraxa nolakoa zatekeen jakiteko eta berreraikitzeko bidea eman dute ikerlan garrantzitsu horretan. Eta ikerlanaren ondorio batzuk harrigarri samarrak dira, Asier Gomez Olivenciak […]

Honekin lotuak