Azoka zabaldu dugu Izaskun Ellakuriagarekin #50DA

Durangoko Azoka berezia izango da aurtengoa, 50 urte beteko baitu urteroko euskal kulturaren hitzordu nagusiak. Azokak ateak zabaldu eta berehala barreiatu dira bisitariak -ikasleak gehienak- Landako guneko hiru kaleetan barna. Zuzenean egin dugu bat Jabi Zabalarekin, eta edizio honen garrantziaz mintzatu da bera Izaskun Ellakuriaga kazetariarekin. Bera, irrati esataria ez eze, Gerediaga elkarteko prentsa arloko kidea da eta oso ondo ezagutzen ditu azokaren mekanismoak. Edizio borobila iragarri digu, efemerideagatik, egun bat gehiago izango duelako eta lan ildo berriak abian jarri dituztelako, boluntariotza eta euskal etxeekiko lankidetza kasu.

50 urteotako ekimenen artean Durangoko Azokaren gaineko liburua azpimarratu digu Izaskunek, bertan, oso edizio lan txukunean, azokaren ibilbidearen inguruko hausnarketa ugari topatuko baititugu, Joseba Sarrionandia zein Jesus Mari Arruabarrenaren testuak eta Txelu Angoitiaren argazkiak.

Azoka bisitatzera doazenentzako aholku praktikoak eman dizkigu. Behinena garraio publikoa erabiltzea. Beste bat durangokoazoka.eus webgunea erabiltzea, bertan jakingarri guztiak daudelako. Gerediagaren Durangaldea APPa telefonoan instalatzea ere gomendatu digu, bertan daudelako informazio horiek guztiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUAN, ZEINGOU? (Durangoko azoka)

lr. Abe 5 , 2015
Gaurko “Asteburuan, zeingou?” honetan denetarik izan dugu: txango bat, liburu bat, disko bat, errezeta bat… Proposamen nagusia, jakina, kasu honetan Durangoko azoka. Eta bukatzeko, betiko moduan, datozen egunetarako agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151205zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak