IRRATIA.COM. 45. saioa: Su-eten iraunkorra Interneten, begirada bat

Irratia.comBada astebete ETAk su-eten iraunkorra adierazi zuela; bideoa eta komunikatua, berehala albiste bilakatu ziren Euskal Herrian bezala mundu osoan ere. Eta Internet horren lekuko paregabea izan da, eta bada oraindik be. Asteazken eguerditik, ohiko komunikabideekin batera (telebista, irratiak, egunkarien edizio elektronikoak…) blogetan, tag bilatzaileetan su-etenearen inguruko albiste, iruzkin, post eta iritziak gehitzen hasi ziren.Gure irrati emankizunean, horren inguruko azterketatxo bat egiten saiatu gara, gure apalean. Interneten ikusi eta irakurri dugunari buruzko begirada xume bat. Eta irratsaioa bukatzeko kazetari bat elkarrizketatu dugu: Imanol Murua Uria. Berriako kazetariagaz albistea bera, medio ezberdinak eta Internet aztertu ditugu.

Deskargatzeko Irratia.com-en azken irratsaioa, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KINGSTON HIRIA: King Tubby, dub estiloaren aitzindaria

ar. Mar 28 , 2006
King Tubby 70eko hamarraldian bere grabazioetan efektu bereziak erabiltzen hasi zen eta ia oharkabean estilo berri baten zutabeak finkatu zituen Jamaikako musikan. Dub deritzana zen estilo hura, noski. Halaxe da, dub doinuen sortzailetzat hartzen dute aditu guztiek King Tubby. Sekulako arrakasta bildu zuen musika mota hark eta berehala Jamaikatik mundu […]

Honekin lotuak