POTTO: Eneko Abasolo “Abarkas”eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariaren bisita aprobetxatu eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren berri eman dugu POTTO irratsaioan. Entrenamentuetako trukuak kontatu dizkigu eta beste hainbat bitxikeria (gaiei zelan heldu, errima-familien aukeraketa, txapelketarako prestaketa…). Halaber, apirilaren 4an, Bilboko Kafe Antzokian izan zen Garai hura gara ikuskizunaren ale batzuk ere ekarri ditugu uhinetara (Xabier Lizaso eta Andoni Egaña sortzaileen esku-ahotik). Zelan ez, agenda-proposamena ERE izan da, bertsozalearen jan-edana.
Hay ke mejorar. Biba bertsoa

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Ipar Euskal Herrirako herri elkargoaz

og. Api 7 , 2016
Gaur goizean Mondragon Unibertsitateko irakasle den Eneko Bidegainekin mintzatu gara Ipar Euskal Herriak erakunde bat izan dezan bertan egunez egun indartuz doan mugimenduaz. Gero eta udalerri gehiagotan egiten ari dira bozketak azken aspaldion. Proposamena onartzeko, gutxienez, herri guztien erdiek –158tik 79k–  alde bozkatu behar dute. Era berean, alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia […]

Honekin lotuak