Mugetatik haratago hezkuntza proposamen bat da. Hezkuntza komunitateari beren etxea uztera behartuak izan ondoren gure ingurunera etorri diren pertsonen errealitatearen berri zabaltzea du helburu. Aloña Alboan elkarteko kideak azaldu dizkigu programaren xehetasunak. Proposamenak zenbait etapa ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da hiru eguneko egonaldia Loiolan. Egonaldi horretan, DBHko 2. mailako ikasleek migrazio prozesuaren etapa guztietan pertsona migratzailea edo errefuxiatua izatea zer den biziko dute: lekualdatze behartua, iraganbidea, mugak eta harrera herrialdera iristea.
Deskargatu hemen.