GAUBASA: Nikki Suddenen heriotza eta zuzeneko kontzertuak

Nikki SuddenIragan martxoaren 26an Nikki Sudden ingeles musikaria hil zen, 49 urte zituelarik. Hori dela eta, Gaubasa saioaren gidari dugun Anartz Bilbaok omenaldi xume bat egin nahi izan dio, Treasure Island (Altxorraren uhartea) diskotik zenbait kanta jarriz. Gainerako denbora hurrengo egunetan izango diren kontzertuen eta berorietan joko duten taldeen musikaren errepasoa egiteko erabili du Anartz Bilbaok: apirilaren 6an, ostegunez, Bilboko Kafe Antzokian Matraka Jaiaren barruan izango diren Keu eta Arima Beltza taldeak; hilaren 7an, ostiralez, Nafarroan Gor disketxearen 15. urteurrena dela eta, joko duten Lendakaris Muertos eta Balerdi Balerdi; hilaren 8an, larunbatez, Alonsotegin Herri Norte taldeak berari ezarritako isuna ordaintzen laguntzeko antolatu duen jaialdian izango den Des-Control taldea; eta Bilboko Kafe Antzokira larunbat horretan bertan etorriko den Manta Ray rock taldea. Gaubasa-ren azken saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Rafa Ruedarekin berriketan

og. Api 6 , 2006
Gaurko Soinugela irratsaioan bi zati bereizi ditu Pedro Elias Igartuak. Lehenbizikoan hainbat autoreren kantu solteak entzuteko parada izan dugu: Ike Turner, rock and rolla asmatu zuen gizona; Madrildik surf musika egiten duen eta apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokian izango den Los Coronas taldea; Van Morrison country doinuetan; maiatzean Antzokian izango […]

Honekin lotuak