SOINUGELA: Rafa Ruedarekin berriketan

Rafa RuedaGaurko Soinugela irratsaioan bi zati bereizi ditu Pedro Elias Igartuak. Lehenbizikoan hainbat autoreren kantu solteak entzuteko parada izan dugu: Ike Turner, rock and rolla asmatu zuen gizona; Madrildik surf musika egiten duen eta apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokian izango den Los Coronas taldea; Van Morrison country doinuetan; maiatzean Antzokian izango dugun North Mississippi All Stars hirukotea; Ana Alcaide bere tekladun biolarekin; Milladoiro O niño do Sol (Eguzkiaren habia) izeneko diskoarekin; Gidony Kremer biolinjole juduak Astor Piazzolaren musikarekin eginiko moldaketak; eta inongo musika generotan sailkatzen zaila den Dayna Kurtz abeslari aparta. Bigarren zatian Rafa Ruedarekin ibili gara berriketan, Saredun eskua izena daraman bere azken diskoaren harian. Saioa deskargatzeko klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela1atala060406.mp3

Entzun 2.atala: [audio:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela2atala060406.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 1x22: Esporak

og. Api 6 , 2006
Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek berritasunaren bidetik jo dute azken saio honetan eta, orain artekoan egindako zinemaz aritu baldin badira ere, gaur burutu gabe dagoen proiektu bat izan dute hizpide: Robert Vlasco irundarrak idatzi eta zuzenduko duen Esporak lana. Zinema barrutik ezagutzeko aukera hartu nahi izan dute oinarri, Espainiako Guda […]

Honekin lotuak