IBAIZABAL: Topagunea, Kultur Errota eta diru laguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa eta Kultur Errota babesteko zuen lankidetza hitzarmena bertan behera utzi berri du, Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak kontatu digunez. Erabakiak Kultur Errotan zein Topaguneko sustapenean duen eragina azaldu eta gero, Jasonek Topaguneak honen inguruan egiten duen irakurketa kontatu digu: ez da solik sosen kontu bat (krisia aitzakitzat hartuta), erabaki politikoa baizik eta horren bitartez, besteak beste, Foru Aldundi horrek zalantzan jarri du Kultur Errotak eta Topaguneak proposatutako eredua. Topaguneak, bestetik, abian jarri du atxikimenduak biltzeko kanpaina, www.topagunea.org helbidean hain zuzen.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM #137: artea, emakumeak, historia eta zientzia

az. Ots 18 , 2009
Artea eta generoa. Wiki historiak bultzatzen dituzten Saioa Olmo eta Haizea Barcenilla izan ditugu saioan. Artea, generoa, emakumea, feminismoa… historia wiki batean idatzita. Luze aritu gara gaiaren gainean, eztabaida berez hor dagoelako. Saioaren bigarren partean berriz, zientzia izan dugu hizpide. Galder gonbidatu eta Darwinen jaiotzaren 200. urteurrenaz aritu gara. Darwin […]

Honekin lotuak