SOLASALDIA: Angoulemeko Komiki azoka

Urtarrilaren azken egunetan eta hilaren 1ean izan da frantzair estatuko komiki azoka garrantzitsu hori. Jon Iñaki Artetxe komiki adituak kontatu digunez, giro ona, komiki asko eta salmenta ugari izan dira Anguleman. Komikigintzaren garrantzia azpimarratu ondoren, sariak, nobedadeak eta euskal presentzia aipatu ditu Jon Iñakik. Honi lotuta, Bilbao Alhondiga bekaz hitz egin du, zeinak Angulemera joateko eta bizitzeko aukera ematen duen. Bukatzeko, hurrengo zita garrantzitsua aurreratu du, maiatzaren amaieran Bartzelonan egingo dena.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Muskizeko herri galdeketa

ol. Ots 20 , 2009
Coke plantaren aurkako Plataformak dena eskatuta zeukan martxoaren 1ean coke plantari buruzko herri galdeketa egiteko, baina aste honetan bertan Jaurlaritzako Barne Sailak bidalitako oharrean aipatutakoa ezin izango dutela egin jakinarazi du, ez udaletxean ez inon. Edorta Arostegi plataforma horren partaideak haserrea agertzeaz gain heri galdeketa egingo dutela esan digu: martxoan […]

Honekin lotuak