Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Iragan ostiralean egindako etengabeko irakurraldiaren balantzea egiteaz gain, datozen egunotarako hitzordu batzuk aipatu ditu: Trapagarango Zugaztietara txangoa, Darabilbo ekimenak antolatutako garagardo dastaketa eta ikasturteko azken mintzodromoa.
Zaparrada haur konpartsak antolatuta (ume euskaldunen Bilboko konpartsa), ekainaren 14an Zazpi Kaleetan egingo duten kalejiraren berri ekarri digu Rita Naveirak. Eguerdian Arriaga plazatik abiatuko da, 12:00etan, eta bertan izango dira umeak, gurasoak, eta “Sakanak” Samba Eskola taldea, Arrigorriagako Trikitilariak, Laudioko Buruhandiak, Anne Mona, Oskola eta Karramarroi, Maddi Pirata eta Xune. […]