bilbohiria.com oporretan

1

BHI oporretanBilbohiria.com, Bilbo Hiria irratiak aurten emandako aurrerapauso garrantzitsua. Orain irrati baten lekuan bi ditugula esan liteke: alde batetik, egunero zuzenean uhinetaratzen duguna eta, bestetik, Interneten entzuleari podcast eran kartara eskaintzen dioguna. Joan den martxoaren 2an abiarazi genuen egitasmo hau eta, hilabete igaro delarik, balantze ezin hobea egiten dugu.

Podcast sistemak iraunarazi egiten ditu lehen uhinetan berehala galtzen ziren hitzak eta musika, eta, era horretan, entzuleak edonoiz eta edonondik entzun ditzake bere gogozko irratsaioak. Eta hilabetean ehun bat ordu artxibatu ditugu dagoeneko. Bilbo Hiria irratiak entzule ugari bereganatu ditu bilbohiria.con ekimenari esker, eta entzule horietako askok zorionak eman dizkigute gure blogaren kalitateagatik. Mila esker guztioi.

Gogor aritu gara lanean eta orain, apirilaren 7tik 24ra bitartean, ondo merezitako oporraldia hartuko dugu bilbohiria.com egiten dugun lagunok. Indarberrituta itzuliko gara orduan eta zerbitzu gehiago eskainiko dizuegu: eguneko albistegia, biharamuneko programazioaren berri, kultura agenda, eta abar. Mila esker berriz ere, entzule lagunok, bilbohiria.com entzuteagatik, eta ondo-ondo pasa ditzazuela oporrak.

One thought on “bilbohiria.com oporretan

  1. Uste dut interesgarria dela hilabete honetako emaitza.
    100 ordu podcast bilbohiria.com gunean.

    Orain ze bide hartu eta jorratu ikusi beharko genuke irratiko kideon artean. Bilbo hiria euskaldun komunitate bizi bat da. Uhinetan eta Interneten ari dena, maila sozialean ere badugu eraginik, Albia jardinen inguruan batez ere… beraz eta guztiok batu eta pentsatu beharko genuke, zer egin gune eder honekin.

    Ondo ari gara, ea gehiago egiteko gai garen. Bilbohiria.com horren eredu.

    Euskarazko komunitate bizi bat, uhinetan, Interneten, hirian, gauez, kale artean… Bilbon euskara entzuten delako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROLDEGIA: Alaves eta Athletic zulotik irten ezinda

al. Api 24 , 2006
Ohi bezala, lehen mailako euskal futbol taldeek azken jardunaldian lortutako emaitza on eta txarrak ekarri dituzte hizpidera gure kirol komentaristek. Osasunaren eta Errealaren garaipenak komentatu dituzte lehenbizi, batari egundaino lortu duen puntuazio mailarik gorena eman diona eta besteari sailkapenaren azken postuetatik ihes egiteko aukera eman diona. Alaves eta Athletic, ostera, […]

Honekin lotuak