KIROLDEGIA: Alaves eta Athletic zulotik irten ezinda

Alaves futbol taldeaOhi bezala, lehen mailako euskal futbol taldeek azken jardunaldian lortutako emaitza on eta txarrak ekarri dituzte hizpidera gure kirol komentaristek. Osasunaren eta Errealaren garaipenak komentatu dituzte lehenbizi, batari egundaino lortu duen puntuazio mailarik gorena eman diona eta besteari sailkapenaren azken postuetatik ihes egiteko aukera eman diona. Alaves eta Athletic, ostera, etxean galdu zuten eta, horren ondorioz, beheko zuloan jarraitzen dute. Futbolaren ostean, asteburuan pilota arloan izandako emaitzak komentatu dituzte. Deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BASKISTAN: Souad Massi, Aljeriako ahots xarmagarria

al. Api 24 , 2006
Talentu handiko emakume hau Aljerian sortu zen 1972an. Denbora luzez jardun zuen musika ikasten, inoiz musikari bilakatzeko asmoz. Flamenko talde batean hasi zen jotzen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Geroztik, rock munduan egin zituen saio batzuk, baina benetako arrakasta 1999an heldu zitzaion, Parisen Femmes d´Algerie (Aljeriako emakumeak) zeritzan kontzertuan […]

Honekin lotuak