SOINUGELA: Islamiar herrialdeetako musika

Yemengo musikaSaioa Los Coronas madrildar taldearekin abiarazi du Pedro Lias Igartuak, egun honetan bertan Bilboko Kafe Antzokian kontzertua emango dutela eta; gero, Putumayo disketxeak Karibeko musikaz atera duen diskoa komentatu du eta Ska Cubano taldea entzun dugu; Romica Puceanu errumaniar kantaria etorri da geroago; horren ostean, jazza, klexmerra eta Balkanetako eta Kataluniako musika uztartzen dituen Dúnbala Canalla taldea ezagutu dugu; Joao Afonso portugaldarrak Outra vida (Beste bizitza bat) diskotik kanta bat eskaini digu; Javier Colina nafar baxujolearen Si te contara (Esango banizu) diskoan jazza, flamenkoa eta Kubako musika uztarturik ikusi ditugu; Benito Lertxundik eta Judy Collinsek kantu beraren bertsio bana ekarri digute (Zergatik utzi kantatzeari); eta Norah Jonesen azken proiektuaren berri ere izan dugu: Little Willies country proiektua. Bigarren zatian islamiar musika heldu da: Yemengo Duoud & Abdulatif Yagoub; Ibn Bayaren Cantos de la noche (Gaueko kantuak), XVIII. mendeko musika andalusia; Thione Seck senegaldarrak zenbait musikari indiarrekin eginiko diskoa; Aynur Kurdistango emakume kantariaren Nupel diskoa; eta Turkiako popa, Putumayok atera duen Turkish Groove (Turkiar ildoa) diskoaren bidez. Deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 1x24: Haria galdu genuenekoa

og. Api 27 , 2006
Hari gidariak alde batera utzirik, Eremuz kanpo irratsaioaren atal finkoei eskaini diegu gaurko emanaldia. Areto sarraskia deituriko atalean V For Vendetta eta Volver disekzionatu ditugu; Jan Svankmajer animatzaileaz ere jardun dugu, eta pop abestien atalean The Turtles, Bob Dylan eta Nick Cave gonbidatu ditugu. Amodio eta gorrotozko kanta bat eskaini […]

Honekin lotuak