Ertzak sarea euskal eszenarentzako leiho bat ekimena jarri dute martxan Lekeition. Asteburu honetan zehar topaketak antolatu dituzte. Euskal teatroaren “ertzak” ikusarazi eta harremanetan jartzeko dinamika. Euskal Herrian zehar teatroa, berau egiteko moduak hainbat direla aintzat hartuta, egiten duten talde eta norbanakoak biltzea du helburua eta beraien lana ikustaraztea, edo partekatzea. Teatroa bide ez konbentzionaletatik edo ogibide izan gabe egiten dutenentzako espazio bat proposatzea hain zuzen. Xabier Arrate izan da gurean.
Deskargatu hemen.