Eraso homofoboa salatzeko manifestazioa deitu dute gaur Basaurin

Ekainak 28 Bizkaiko koordinadorak ohar baten bidez  Basaurin  Ekainaren 6an, , izandako eraso homofoboa salatu du. Homofobiarik EZ! erantzunik gabeko eraso bat ere lelopean gaur egingo den manifestazioan parte hartzera dei egin dute. Gertakariak 23 urteko gazte bati gertatu zitzaizkion, goizeko 02:30ean. Gertaera Basauriko Bizkotxalde parkean izan zen, non gaztea bikotekidearekin eta beste lagun batzuekin zegoen.Erasotzaileek eta biktimak ez zuten elkar ezagutzen, eta, erasoa egin aurretik, erasotzaileetako batek “VETE DE AQUÍ, ME DAS ASCO MARICÓN” adierazi zuen. Gainera, lurrean zegoen bitartean, ostikadak ematen zizkioten. Konortea galdu arren ere, jipoiarekin jarraitu zuten.Hori dela eta, gertatutakoa publikoki salatzen dute, eta  erabateko gaitzespena adierazten dute mota guztietako eraso diskriminatzaileekiko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Sindikalgintza adinean arabera eta kontabilitatearen irakurketa kritikoa

ol. Eka 11 , 2021
Datozen egunetan izango diren mobilizazioa eta protesten errepasoa egin dugu saioa abiatzeko Ekhi Etxebarriarekin. Ondoren Endika Alabort Amundarain ekonomialariak sindikalgintzan inguruko ikerketa baten berri eman digu, adin tarte ezberdinetan ematen den afiliazioa eta atxikimenduaren inguruan. Saio bukatzeko Irati Labaien ekonomialaria kontabilitatea maskulinoa edo femeninoa da, artikuluaren inguruan mintzatu zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/lanarenekonomia/210610_lanarenekonomia.mp3 […]

Honekin lotuak