Open House ekimena bueltan da, irailarekin batera berriro ere hainbat eraikin ateak irekiko dituzte, ohikoak ez diren bisitak egiteko aukera paregabea izango dugu, Irailaren 28-29an. Open House Bilbao Nazioarteko Festibalak, irailaren 28an eta 29an, aukera emango du Bilboko, Barakaldoko, Getxoko, eta, lehen aldiz, Leioako 81 eraikin bisitatzeko, doan eta aldez aurretik izena eman gabe. Bilboko itsasadarra izango du ildo nagusi festibalaren hirugarren edizioak. Andoni izan da gurean. Aurreko edizioak izugarrizko arrakasta izan zuen. 35.000 lagunek parte hartu zuten. eta 500 boluntariok parte hartu zuten; kopuru hori dagoeneko gainditu dute aurten, 600 boluntariok eman baitute jada izena. Hortaz, eraikin guztiak ireki ahal izango dituzte.
Deskargatu hemen.