BILBO HIRIA AUZOZ AUZO: Larunbatean Abusutik arituko gara zuzenean

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Abusu auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, Bilboko  Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan  auzoaren artean kokatuta dagoen auzoa ondo ezagutzen lagunduko diguten hainbat lagun izango ditugu gurekin. Auzoaren historia eta bilakaera ezagutuko ditugu Enriqueta Sesmero historialariarekin eta, ura eta burdinaren artean kokatutako Abusu auzoaren izaera ulertzeko gakoak eskainiko dizkigu. IES Ibaizabal institutuko Txomin irakaslea Auzoz auzo saio berezian bidelagun izango dugu eta berak aurkeztuko digu 1983ko uholdeen ostean sortutako Ibaider parkea. Auzoaren bihotza da hau, berdegunea, Ibaizabal auzotik urruntzeko egindako lanen ondoriozkoa, eta bertan ikastetxeek eginiko lana ekarriko digu Txominek. Auzoko irakurle egitasmoaz berba egingo dugu Arrigorriagako liburutegiko arduradunekin. Abusuko jai batzordeak eta Bolintxu kultur elkarteak ere parte hartuko dute. Abusu sarean ekimena ezagutuko dugu Zamakolako eskolako lagunen bitartez eta Iñaki Gaminde hizkuntzalariarekin Bilboko euskara aztertuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Euskal internazionalista bat atxilotu dute Kurdistanen

ol. Mar 24 , 2017
Turkiako indarrek Eduardo Izarzugaza brigadista otxandiarra atxilotu zuten atzo arratsaldean Kurdistanen. Euskal ordezkaritza bateko beste bederatzi kiderekin batera zihoan autobus batean, eta kontrol batean gelditu zituzten. Ez zuten argi atxiloketaren arrazoia. Gaurko saioan bat egin dugu bertan dauden euskal ordezkariekin gertakarien nondik norakoak ezagutzeko Jhasna Artola bertatik kontatu digu gertatutako. […]

Honekin lotuak