Lapurdiko GURE IRRATIAren aldeko bertso bazkaria, Bilbo Hiriaren eskutik

1

afitxaLapurdiko Gure Irratiko adiskide eta lankideei elkartasuna adierazteko eta diru pixkat biltzeko asmoz, Bilbon haien aldeko jaialdia antolatuko dugu datorren larunbatean, otsailak 10. Hasteko (13:30etan), triki-poteoa egongo da Roberto eta Keparen eskolakoekin. Ondoren bertso bazkaria Bilboko Kafe Antzokian Xabi Paya eta Sustrai Colina bertsolariekin. Ostean, Anje Duhalde izango dugu kantuz. Bildutako dirua Gure Irratiarentzat izango da euren birgaitze lanetarako.
Lapurdiko Gure Irratia euskarazko irratiak ahalegin handia eginda 2006ko ekainean Ustaritzen egoitza berria zabaldu zuen. Alabaina, zorigaitzezko suteak egoitza berria kiskali zuen abenduaren 5ean. Elkartasuna biltzeari ekin diote orduz gero eta dagoeneko ari dira berriro uhinetan, baina oraindik diru premia larria dute normaltasunera itzultzeko. Horregatik, Bilbo Hiria irratiak (96.0 FM) bertso bazkari hau antolatu du, dirua eta elkartasuna Lapurdiko gure lankideei helarazteko.

Oharra: Bazkarira joan ez, baina diru-sarreraren bat egin nahi duenak Euskadiko Kutxako 3035 0059 8705 9005 2623 kontuan sar dezake dirua (Gure Irratiaren kontua). Ekitaldiaren afitxa neurri handian jaitsi.

One thought on “Lapurdiko GURE IRRATIAren aldeko bertso bazkaria, Bilbo Hiriaren eskutik

  1. Pingback-a: Auzoko euskalgintzaren albisteak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: AHTri buruzko eztabaida eza

al. Ots 12 , 2007
    Gaurko Solasaldian, Josu Larrinagak AHTren inguruko eztabaida izan du hizpide, edo eztabaida eza hobeto esateko. Duela aste gutxi, Gasteizko Legebiltzarrean horren inguruko eztabaida bitxi bat izan zen, bertan hasi eta bertan bukatu zuena. Interesgarriagoa, berandu bada ere, Donostian izandakoa, Roberto Bermejo EHU irakaslearen eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako kontseilariaren artean. […]

Honekin lotuak