IBAIZABAL: Krisiaren eta gerren aurkako mobilizazio astea

Bihar hasi eta apirilaren 4a bitartean iraungo duena. Bertan, eta azken Munduko Gizarte Foroarekin bat egiten, hainbat sindikatu, talde eta elkartek bat egin dute krisiaren eta gerren aurka egiteko. Dabid Lopategi Plataforma horretako bozermaileak krisia (krisiak hobe esanda) eta NATO aztertu ditu, “krisiak sortu dituztenek ordain ditzatela” gaineratuz. Balioen aldaketa beharrezkoa dela esan ondoren, Davidek aste horretako egitaraua kontatu digu: bihar, hilak 28, hiru elkarretaratze izango dira Bilbon. Eta astelehentik aurrera hitzaldiak, elkarrerataze gehiago, tallerrak…  Azkena, apirilaren 4ean “Gerrarik ez, NATO ez” lelopean Bilbon burutuko den manifestazioa izango da.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Ry Cooder (1. zatia)

ol. Mar 27 , 2009
Ry Cooder gitarrajole apartaren ibilbide musikal oparoa luze eta sakon jorratzeko asmoa dauka Pedro Elias Igartuak lauzpabost mongrafikotan, hamarkadaz hamarkada joanez. Gaurkoan lehenengoa egin du. Bertan, musikariari buruz ohiko datuak emateaz gain, hasierako urteak hartu ditu erreferentziatzat (1967-71) eta urte horietan bakarka zein beste batzuentzat joz egin zituen lanak erakutsi […]

Honekin lotuak