EREMUZ KANPO 1×25: Lehen saioa bigarrenez (remakea)

Zirkuan bezala, “are ariketa zailagoa” egin dute oraingoan Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Horrelakoak dira gure zine adituak. Badakite, ondo jakin ere, besteri eta beren buruei, zineari eta errealitateari, hau da, bizitzari, barre egiten eta aste honetako saioan ez zaie besterik otu Eremuz Kanpoko lehen saio hura bigarrenez egitea baino, hau da, zinegintzan bezala, haren remakea egitea. 25. saioa izateak aitzakia perfektua eman die horretarako. Beraz, orduan egindakoak eta egin gabeak gogoratu eta beraiek hainbeste kritikatzen dituzten remake horietako batean eskaini dizkigute. Honako pasarte hauek izan dituzte aipagai, besteak beste: Lars Von Trierren Europa, Jean Luc Godarden Bere bizitza biziz, Emir Kusturicaren Underground, Wong Kar Wairen In The Mood For Love, Lynchen Errepide galdua eta Buru ezabatzailea, eta Orwellen eleberrian oinarritutako 1984 filmaren elkarrizketa bat. Eta, beti bezala, musika bikaina izan dute lagun. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

One thought on “EREMUZ KANPO 1×25: Lehen saioa bigarrenez (remakea)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala

ol. Mai 5 , 2006
Interesari dagokionez, txapelketen finalak jokatzen direnean jotzen du seguraski bertsolaritzak bere gorengo puntua jendartean. Gainera, urduritasunak urduritasun, egun horretan senperrenak eta bi egin ohi dituzte bertsolariek, bertso ederrak ontzeko. Halakoxe bertso batzuk apartatu ditu Jabi Lauzurika saiogileak 2001eko abenduaren 16an jokatutako finaletik. Bestalde, aurreko saioan hasitako lanari jarraikiz, 2003ko apirilaren […]

Honekin lotuak