POTTO: 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala

Sebastian LizasoInteresari dagokionez, txapelketen finalak jokatzen direnean jotzen du seguraski bertsolaritzak bere gorengo puntua jendartean. Gainera, urduritasunak urduritasun, egun horretan senperrenak eta bi egin ohi dituzte bertsolariek, bertso ederrak ontzeko. Halakoxe bertso batzuk apartatu ditu Jabi Lauzurika saiogileak 2001eko abenduaren 16an jokatutako finaletik. Bestalde, aurreko saioan hasitako lanari jarraikiz, 2003ko apirilaren 30ean Bilboko Kafe Antzokian egindako bertso afarian entzun ziren bertso ale batzuk ere bildu dizkigu. Jarraipen honetan Maialen Lujanbiok eta Sebastian Lizasok (argazkian) jarritako gaiei nola erantzun zieten entzun dezakegu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZUTARGI ARTEAN: Juan Crisostomo Arriagaren 200. urteurrena

ol. Mai 5 , 2006
Efemeride garrantzitsu baten inguruan atondu du Ainhoa Markinezek aste honetako saioa. Izan ere, berrehun urte betetzen baitira aurten Juan Crisostomo Arriaga Balzola bilbotar musikaria Zazpikaleetako Somera kalean jaio zela. Euskalduna (euskaraduna) genuen Arriaga, gurasoak Errigoiti eta Gernikakoak izanik. Txiki-txikitatik abiatu zen musikaren konposizioan. Hamaika urte bete orduko, okteto bat konposatu […]

Honekin lotuak