Zerokilometro prozesua burutu ondoren, Gernikako Astrako Koordinakundeko jendea Batkm (batkilometro) parte-hartze prozesuan murgilduta dabil azken bolada honetan. Koordinakunde horren Oierrek azaldu du zertan datzan parte-hartze prozesu hori, nork parte har dezakeen eta martxoaren amaieran izandako lehen bilera. Astra hutsik dago eta bien bitartean, Udalarekin adostutako akordioa dela kausa, Pasealekuko Eskolak ari dira erabiltzen Astrakoak. Bukatzeko, Oierrek kontatu digu zertan dabiltzan azken hilabeteetan eta datorren asteburuan Batkm prozesua garatzeko beste bilera bat izango dutela.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.