1967an sortu zen Medicusmundi Bizkaia elkartea. 50 urteko lana azaroaren 18an ospatuko dute ekitaldi xumearekin. Urteurrena aitzakia atzera begira jarri gara Itziar Irabazabalekin batera, sorrera nolakoa izan zen kontatu digu. Bestetik berrogeita hamar urte hauetan osasuna hobetzeko egin dituzten lanak aipatu dizkigu eta gaur egun esku artean dituztenak.
Gaurko saioan Altxatu taldeko Ibai Osinagaren bisita izan dugu, hirugarren lana aurkezten baitabiltza egun hauetan, “Hegalen indarraz aitzina” deiturikoa. Gazte hasi ziren musika munduan naiz eta txikitatik ibili izan diren herriko musika eskolan, bertan ezagutu zuten elkar eta abiatu zuten abentura. 18 urte dituzte eta hirugarren bilduma dute esku artean. […]