IBAIZABAL: Ekoeskola

ekoeskolaEkologistak Martxan taldeak Ekoeskola antolatu du berriro eta aurten Energia aztertu nahi dute ikuspuntu desberdinetatik, gai honetan lan egin nahi duten ekintzaileak biltzea helburu duela. Edu Renovales talde horren kideak azaldu duenez, metodologia parte-hartzaile eta aktiboa erabili nahi dute bihar hilaren 22an Bilboko Ekoetxean hasiko den Ekoeskolan. Biharko Aurkezpenaren ondoren, datorren astean Aldaketa Klimatikoa eta Energia sustengarriak izango dituzte mintzagai. Maiatzean, aldiz, hitzaldi sorta, bi taller eta bi txango burutuko dituzte, Santurtziko Serantes mendian eta Durangaldeko mendien zehar hain zuzen. Matrikula irekita dago aste honetan ere eta informazio gehiago lortzeko www.ekologistakmartxan.org helbidean.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Ameriketako V. Goi-bilera

az. Api 22 , 2009
Pasa den astean Trinidad eta Tobagon Ameriketako 34 estatuburuk burutu zutena. Hori hasi baino lehen bi bilera garrantzitsu izan ziren: Venezuelako Cumanán ALBAkoek eginda eta Obamak  Mexikoko presidentearekin izandakoa. Goi-bileratik ezin da gauza handirik atera Xabier Aierdiren ustez, keinuak eta pixka bat gehiago baina berak uste du egoera aldatu dela […]

Honekin lotuak