POTTO: 2004. urteko Bizkaiko Bertso Txapelketa

Zeanuriko paisaiaOrain dela bi hamarkada aurreneko bertso eskolak antolatu zirenez geroztik, bertsolaritzak nabarmen egin du gora Bizkaian eta bertako bertsolariak, gero eta gehiago izateaz gain, gero eta gazteagoak dira. Horretaz konturatzeko, nahikoa dugu lehiaketetara aurkezten direnen batezbesteko adinari erreparatzea. Hain zuzen ere, Jabi Lauzurikak, saio honen gidariak, 2004an jokatu zen Bizkaiko Bertso Txapelketara jo du eta finalera sailkatzeko eskualdeka antolatu ziren saioetatik zenbait bertso emanaldi hautatu ditu. Zehazkiago esateko, Zeanuri (argazkian), Elorrio eta Bermeoko norgehiagokak gogoratu dizkigu bere hautalanean. Ildo beretik, azken hilabeteotan jokatzen ari den 2006ko Bizkaiko Txapelketak eskualdeka orain arte eman dituen emaitzei ere erreparatzen zaie.

Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzun; https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto060512.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZUTARGI ARTEAN: Bela Bartok, folklorea eta musika klasikoa elkarretaratu zituen gizona

ol. Mai 12 , 2006
Saio bikaina prestatu digu asteon Ainhoa Markinezek, Bela Bartok konpositorearen lana hobetoxe ezagutu dezagun. Bela Bartok Inperio Austro-Hungariarraren garaian sortu zen, 1881eko martxoaren 25ean. Orduko politikaren gorabeherak zirela eta, Hungarian, Errumanian, Eslovakian eta Ukrainan eman zituen haurtzaroko urteak, eta horrek tokian tokiko herri musikak ezagutzeko aukera eman zion Bela gazteari. […]

Honekin lotuak