Amancio Ortegak Bilboko protagonista izatea lortu du, beste behin ere. Duela pare bat egun, Bilboko Kale Nagusiaren izen aldaketa guztien ahotan zegoen; On Diego Lopez Arokoatik, Amancio Ortegara. Gerora, Bilboko Eragin plataformak sortutako hari hau parodia zela argitu zuten. Inditexek hirian duen inperioa salatu nahi zuten honekin. Eraginena ez da izan Inditexen modeloaren aurkako salaketa bakarra. Martxoaren 8ko Greba feministarako plataformak kontzentrazioa deitu du ostiralerako. Los trapos sucios no nos lavamos en casa/Modaren alde zikina izenpean, kontsumo grebaren zergatiak azaldu eta ehungintzaren eskubideen urratzea salatuko dituzte.
Deskargatu hemen.