Hilaren 29tik ekainaren 1era arte Montjuiceko FIRAn ospatuko dute 37. edizioa. Aurten ere berrikuntza handirik ez da izango, “martxan dabilen tren bat delako Saloi hori” Jon Iñaki Artetxeren ustez. Erakusketak, hitzaldiak, arlo pedagogikoa, sariak eta izen propio batzuk izango dira Bartzelonan: Diego Olmos, Marta Martinez, Carlos Jimenez, Jon Nabarro, Alfonso Pons, Jaime Martin…Aurtengo gonbidatua Galizia da eta euskal presentziari dagokionez, aurten ere urria izango dela esan digu Jon Iñakik. Aste gutxi barru berak emango digu Komiki Saloi honen berri, zehaztasun guztiekin.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.