SOTOTIK: Mauricio Kagel, Steve Roden, Pzlen…

Alfredo Costa MonteiroGero eta gehiago kostatzen da ezer originalik esatea. Ohartu berri gara saio guztiak(inkontzienteki) hasten ditugula “bueno, hemen gaude, ostegunero bezala” batekin. Amaitu ere, “entzun gaituzuenoi eskerrik asko, ongi izan eta aio” batekin(hiru agur bata bestearen segidan, alajaina). Ohitura, edo irudimen falta… Web orrirako testu honekin ere, antzeko, lehen esaldia pixkat moldatuaz baina beti testuarekin egitura berarekin…gaurkoan behintzat, ezer originalik esaten ez dakidanaren aitzakia original honekin zerbait originala idatzi dudala uste dut. Ejem…tira, txorakeriak esaten ari gara dagoeneko eta utzi egin beharko…
Hauek, gaur entzun ditugunak: Mauricio Kagel, Alfredo Costa Monteiro, Steve Roden eta Pzlen(Jazz-Core-Noise Lapurditik).

Deskargatu nahi? Sakatu HEMEN, bada!.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZUTARGI ARTEAN: Verdi II

ol. Mai 11 , 2007
    Saio hau, aurrekoa legez, Itziar Gilleneak Verdiri buruz idatzitako liburuan oinarritu dugu. Bertan idazlearen azalpenez gain “La Traviata” operaren atal batzuk entzuteko aukera izango duzu. Saioa deskargatu nahi baduzu, egizu klik HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070511.mp3

Honekin lotuak