Agur eta Agusen faltan, Iosuk eta Apolok Karrantzako haranean barna murgiltzeko aukera aurkeztu digute; bestalde, zerba eta barazki krema gozoa nola egin entzun dezakegu eta halaber Korrontzi taldekoek Bilboko Orkrestra Sinfonikoarekin egin azken lanaren berri eman digute; ah!, ez ahantzi: astebururako agenda ere bertan duzue Mieltxoren eskutik. Ondo pasa!
Jabi Asurmendik lau ekarri dizkigu gaurkoan. Hasteko, EsamoldeApp eta ArgazkiApp aplikazio berriak komentatu ditu. Gero, Wikivoyage egitasmoa euskaratzeko ekimena, eta Youtuberen 360 graduko bideoetarako soporte natiboa. Eta bukatzeko, Facebookek wit.ai startupa erosi duela kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150108solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen