Eremuz Kanpo 3×10 “Svankmajer bigarrenez”

Nahasketa film moduko bat. Komedia psikoanalitikoa deitu diodana. Hala dio Jan Svankmajerren argazki animatuak Pragako kaleetan, Prezit filmaren sarreran. Merke eta soil. Biluzi baina harro, beharrak haginak zorroztuta.

Eta gu are merkeago, soilago eta biluziago gatoz. Ez antzezle, ez animazio, ez argazki. Soinuak bakarrik. Katering eta garraioan are gehiago aurrezteko prest. Nahasketa irratsaio psikoanalitikoa dei geniokeen zerbait egiteko prest.

Urte berria, asmo zaharrak. Ongi etorri 2015eko lehen Eremuz Kanpora. Svankmajer, bigarrenez. Gidoian eta argiztapen lanetan Eneko Olazabal eta Txabi Landabidea. Soinuan eta animazioan Josu Zabala. Beste guztia zeure esku, edo zure belarri, entzule hori.

Podcast-a deskargatu hemen.

2 thoughts on “Eremuz Kanpo 3×10 “Svankmajer bigarrenez”

  1. Kaixo, kasu honetan eta beste hainbatetan ez dut asmatzen podkasta jaisten. Estekaren bat falta da edo neu naiz baldar samar dabilena?
    Fan bat

    1. Kaixo Josune! Eskerrik asko zure mezuarengatik.

      Lerro bat gehitu dugu, mp3 fitxategia jaisteko aukerarekin. Egin klik “hemen” hitzaren gainean eskuineko botoiarekin, eta gorde fitxategia.

      besarkada bat!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Solasaldia: Gerezien denbora hizpide

ar. Urt 20 , 2015
Barakaldon egitekoa den Gerezien denbora pastorala aurkeztu den egunean profitatu dugu Kafe Antzokian horren inguruko solasaldia egiteko. Pastoral postindustrial eta urbano honen erregenta dugun Beñat Achiary, Allande Boutin etaAgustin Errotabehere kazetariak izan ditugu pastoral honen ezaugarriei buruz solasean. Eurekin batera Beñat Guarrotxena eta Ibai Etxezarraga, Tximini kolektiboko kide eta pastorala […]

Honekin lotuak