BERBAZ: Amaia Gabilondo (Garaion)

Arrasatearra, Bilbon bizi dana. Euskalgintza, ekintzailetza, gazteak, parte hartzea,… horietan ibili izan da urtetan Amaia.
Orain bete-betean Garaion Sorgingunean, Ozaetan (Araba): sorkuntza, natura eta ondarea, hiru hanka dituen errealitate magikoan. Mari, antza, han, Elgeako mendikatearen magalean, hantxe hartu ohi du atseden,…
Ozaetan, 250 biztanleko herriskan, ekonomatoa, Plisti-Plasta, Kiribilore, Garaion,… kontu eder ugari bertan.
Eta denontzako irekita ateak Garaionen: auzolanak hileko 1. larunbatean; zirko eta akrobazia ikastaroak; nekazaritza ekimen gazteak; landart; zumegintza tailerrak; etxe-ederra alokatzeko aukera,…
hantxe Garaio urtegiaren, Gasteiz eta Arrasateko ondartzaren ondoan.
Ume bihurriaren begirada bizi-biziaz kontatu digu istorioaren barri Amaiak.

Kantak:

Bi kate (Aire ahizpak); hitzak, ikasi dugu gero, Joxanton Artzerenak
Jo ezak berriro Sam (SS-77)

Erreferentziak:

https://garaion.wordpress.com
    garaionsorgingunea@gmail.com

  Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Iparraldean hauteskundeak izango dira martxoan

ar. Ots 17 , 2015
Departamenduko hauteskundeak datorren hilean izango dira eta Pantzo Iirigaraik batzuen hautagaitzez hitz egin digu. Horrez gain, Irakaskuntza elebidunean egindako Inkesta, HSBCren aurka gauzatutako ekintza, eta Donostiak eta Baionak sinatutako hitzarmena jorratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150217solaspantzoirigarai.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak