Gaur ere bi Alarde izan dira Irunen, Bilgune Feministako Izaskun Guarrotxenak kontatu duenez. Tradizionalean emakumeek solik kantinera bezala desfilatzen dute; Mistoan, aldiz, soldadu papera ere betetzen dute. Izaskunen ustez Mistoa indartzen ari bada ere, bide luzea geratzen da benetako parekotasunera heltzeko. Eta gakoa, besteak beste, Irungo eta Gipuzkoako erakunde publiko batzuetan datza. Bukatzeko, Alarde Tradizionala hasi berria zenean Irunen bertan izandako azken eraso matxistaren berri eman digu.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.