Asteburuan izandakoari errepaso laburra egin ondoren, Kafe Antzokiko programatzaile Mikel Urbeltz aste honetakoekin hasi da: gaur Kantagunea, bihar Marc Lanegan Band, ostegunean Duke Robillard Band, ostiralean Fink, Steroorocks… Larunbatean Maika Makovski, eta igandean Ray Fernandez. Datorren astean, San Patrizio eguna, Zine Txokoa eta kontzertu batzuk izango dira. Informazio gehiago Kafe Antzokiaren weguneko agendan.
Gaurko 11 ispilu bertsio saioan David Bowieren “Starman” kantu ezagunaren bost bertsio entzungo ditugu: Jimena López Chaplin, Culture Club eta Seu Jorgerena besteak beste. Starman kantua 1972an argitaratu zuen Bowiek single moduan, eta ondoren The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars izeneko bilduman sartu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150309hamaikaispilustarman.mp3 […]