Gatibu taldearen ‘EHDistopikala’ disko berria entzuteko sarrerak banatuko ditugu

GATIBU taldeak bere bederatzigarren diskoa modu berezian aurkeztu nahi du.  EHDISTOPIKALA deituriko lana  aurkeztu nahi du  zaleekin  eta horretarako diskoaren entzunaldiak antolatu ditu: Bilbon, Azaroaren 23an, BIRA kulturgunean izango da, 19:30etan. Zaleek, taldeak eskura jarriko dizkien kaskoetatik, EHDISTOPIKALA disko berriko kantak entzun ahal izango dituzte. Kanta bakoitzaren ostean, taldekideek kanta bakoitzari buruzko zertzeladak azalduko dituzte eta zaleek nahi beste iruzkin edota galdera egin ahal izango dituzte, lagun giroko solasaldia sortze aldera. Aurkezpen entzunaldi hauetan parte hartzeko sarrerak doakoak dira baina gonbidapena eskuratu beharko du zaleak. Bilbo Hiria Irratiak 20 gonbidapen ditugu BIRAko aurkezpenerako gure entzuleen artean banatzeko.

Bidali whatsapp mezua 644 499 554 zenbakira eta lortu gonbidapena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketa azaroaren 22an izango da

og. Aza 17 , 2022
“Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketaren 6. edizioa izango da azaroaren 22an. Txiotesia izenez ezagutzen den egitasmoak, tesia egiten ari diren edo defendatu berri duten ikertzaileen lana gizarteratzea du helburu. UEUren Unibertsitatea.net atariak abian jarri zuen 2013an, eta aurten 6. edizioa antolatu du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzaz. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/221117_Txiotesia.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak