IBAIZABAL: Euskalerria Irratia arriskuan

irratia4Aste honetan jakin izan dugu Nafarroako gobernuak bertan behera utzi nahi dituela, ekaina bukatu baino lehen, Nafarroako hainbat irratitako antenak, eta hortxe dago Euskalerria Irratia. Mikel Bujanda Irrati horretako zuzendariak arazoa nondik nora doan kontatu digu: irrati horrek ez du sortu (ezta sortzen ere) inolako interferentziarik, baina alegala dela kontuan hartuta Nafarroako UPNk isilarazi nahi du. Etorkizunera begira, mugitzen hasi dira Euskalerria Irratiko lagunak. Gai horrekin batera, beste batzuk komentatu ditu Mikelek: larunbatean Miguel Sanzek eta Patxi Lopezek izango duten bilera, Peñetako pankartak edo asteburuko animazioa (Hatortxurock Lakuntzan, Euskal Herriko eskolen arteko Bertsolarien finala Altsasun …).

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Etorkinen inguruko aurreiritziak

ol. Eka 19 , 2009
Inmigrazioaren Euskal Behatokiak egindako azken inkestak agerian uzten du etorkinak ez direla arazo berezia Hego Euskal Herriko gizartearentzat. Dena den, Xabier Aierdiren ustez, hainbat aurreiritzi agertzen dira inkesta horretan. Hasteko, askok pentsatzen dute etorkinak asko direla, nahiz eta zifrek kontrakoa adierazi. Baina Xabier gehien kezkatzen duena honako hau da: askok […]

Honekin lotuak