Gaur ere bildu da Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua, Garoñako zentrala ixteko edo 2, 4 edo 6 urteko luzapena emateko: buelta-bueltaka dabiltza, lobby nuklerrak presionatuta Iñaki Barcenaren ustez. Hedabideetan kanpaina handia montatu ondoren, energia nuklearraren aldekoek ezin dituzte izkutatu energia horrek dituen arriskuak eta punturik ahulenetariko bat: zer egin hondakinekin? Horri lotuta, Iñakik kontatu digu datorren ostegunean “Garoña itxi orain !” lelopean 35 talde, alderdi eta sindikatuk manifestazioa konbokatu dutela Bilbon. Bestetik, energiarekin jarraituz, deigarria izan da pasa den astean Gasteizko Legebiltzarrean alderdi guztiek hartutako erabakia: EAEko Parke Eolikoen Plana bertan behera utzi dute, aldez aurretik ingurumenaren arazoak sakon aztertu behar direla arrazoinatuta.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.