Zabalduta dago sexu harremanetan derrigorrez orgasmora heldu behar omen direla partaideak, kontrakoak arazoak sortzen dituelako. Gaurkoan, Igor Erauzkin sexologoak gai honen inguruan hitz egin digu, orgasmoaren definiziotik abiatuta, eta honen inguruan gazte zein helduen artean dauden topiko batzuk aztertu ditugu ondoren.
Argia astekariko Unai Brea erredaktoreak Bilbao Ria 2000 elkartearen krisia aztertu du gurekin. “Azken hatsa ematear den ereduaren argi-itzalak” erreportajea idatzi berri du Bilboko eraldaketan eragin handia izan duen sozietate horren historia eta gaurko egoera aztertzen. Herri administrazio eta enpresa publiko askoren artean (erdia Espainiakoak dira eta beste erdia, Jaurlaritza, Bizkaiko […]