IBAIZABAL: Bilbao Ría 2000 aztergai Unai Brearekin

Argia astekariko Unai Brea erredaktoreak Bilbao Ria 2000 elkartearen krisia aztertu du gurekin. “Azken hatsa ematear den ereduaren argi-itzalak” erreportajea idatzi berri du Bilboko eraldaketan eragin handia izan duen sozietate horren historia eta gaurko egoera aztertzen. Herri administrazio eta enpresa publiko askoren artean (erdia Espainiakoak dira eta beste erdia, Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko eta Barakaldoko udalak batuta) sortutako enpresa publikoa ataka larrian dago. Brearen esanetan, “espekulazioan oinarritutako jardunari esker, sozietateak bere helburuetarako finantzazioa lortu izan du diru publiko askorik erabili gabe, baina orain ataka larrian dago, espekulazio horren beraren ondorioek itota”.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Hika Ateneoko apirileko programazioa

og. Api 9 , 2015
Martxoko ekitaldi nagusiak komentatu ondoren, Javi Blazquezek apirilerako Hika ateneoan prestatu dituztenak azaldu dizkigu: topaketak, musika, hitzaldiak, mendi taldea, erakusketa… Eta maiatzean, musika asko izango da Atxuriko kultura gune horretan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150408solasjabiblazquez.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak