Idurre Eskisabel “Euskarak hizkuntza politikak behar ditu, letra larriz idatziak; iteres orokorrari erantzuten diona eta epe luzetara begira.”

Abenduan 25 urte bete zituen euskalgintzaren kontseiluak, Durangoko San Agustinen ekitaldia egin eta idazkari nagusia berriaren hitzak entzun genituen. Paul Biabaok Idurre Eskisabeli pasa zion lekukoa. Argi hitz egin du idazkari nagusi berriak; “Euskarak politak behar ditu, Hizkuntza politika sendoak”. Baina ezer gutxi aldatu denaren sentzazioa dugu, izan ere urtarrilaren 3an jakin genuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak epaia kaleratu berri du, CCOO sindikatuak egindako eskaera onartuz. Epaiaren arabera, Barakaldoko Udalak ezin izango die euskara-eskakizunik ezarri udalaren zerbitzuak eskainiko dituzten enpresa pribatuetako langileei. Euskalgintzaren Kontseiluak oso larritzat jo du epaia, herritarren eskubideen urraketak betikotu dituelako, administrazioaren lanak kanpoko enpresa bati esleitzen zaizkion bakoitzean. Tratetxoa hartu dugu Idurre Eskisabelekin berba egiteko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: "Euskalia" eleberriaz Mikel Alvarez Sarriegirekin

ar. Urt 10 , 2023
“Euskalia” nobela izan dugu bide lagun, Mikel Alcarez Sarriegiren lehen nobela da. 2021ean Agustin Zubikaria beka jaso eta abenduan Elkar argitaletxeak plazaratu du. XXII. mendean euskaldunek gidatzen dute unibertsoko hamaika gailaxia, ehunka mirendade eta hamaika planeta gobernatzen dituzte, ongizate maila ikaragarriarekin. Baina bada handitasun horren kontra egin nahi duen Muturgogor […]

Honekin lotuak