Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak LOMCE aplikatzen jarraitzen dutela salatzeko planto eguna deitu du Hezkuntza plataformak.  Karmelo ikastolako Olatz Egiguren izan da gurean, gaur eguneko egoeraren berri ematen. Maiatzean zehar  LOMCEren araberako 4 azterketa egin beharko dituzte ikastetxeetan; Lehen Hezkuntzan: 3. eta 6. mailan , DBHn: 4. Mailan eta  Batxilergoan […]

Duela bi urte lekuz aldatu zen Karmelo Ikastola, Larreagaburun dagoen eraikin berrira. Ondorioz, ikastolaren eraikin zaharrak hutsik gelditu ziren. Santa Marta zeritzonean urrian zabaldu zen udaltegi berria prestatu zuen udalak. Menendez Pelayo kaleko eraikin nagusia, ordea, bi urte hauetan hutsik eta hondatzen egon da denbora honetan. Azaroan lagun talde bat ikastola […]

Berton aldizkariaren 186. zenbakia heldu berri zaigu, eta Lur Mallea zuzendariak azaldu digunez, azalean Miren Zubieta musikaria, irakaslea eta zuzendaria elkarrizketatu dute. Erreportajeetan “Arriagak 125 urte”, eta “Solokoetxe eta kutsadura elektromagnetikoa” izango ditugu irakurgai. Horrez gain, Lur Malleak Mahatserrian ere LOMCEri planto egingo diotela kontatu digu. Eta horiekin batera ohiko […]

Ikasturte honetan ospatzen dute 1964an abiatu zen Karmelo ikastolaren urteurrena. Haurrak euskalduntzeko eta euskaraz hezteko hartutako konpromisoari “tinko” eutsi dio Karmelok urte hauetan. Gaurtik hasita, maiatzean zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteurrena ospatzeko, bereziki hilaren 23an, Josune Barrenetxea zuzendariak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150508solasjosunebarrenetxea.mp3 Deskargatu hemen