FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 21. edizioa martxan dugu pasa den ostiraletik. Aurten 13 filmek hartzen dute parte sail ofizialean, eta horiekin batera hainbat film labur, horietariko 11 euskal filmak direla. Iaz lortutako ikusle kopurua mantentzea helburutzat jo du Justo Ezenarro FANTen zuzendariak.
Pasa den astetik, eta maiatzean zehar 550 bat ume izango dira oholtzaren gainean, hainbat ikastetxeren izenan Kurkuluxetan arte eszenikoen eskolak antolatutako XV. Haur Antzerki Topaketetan. Atzean, ikasturtearen zehar egindako lana dago eta aurrean publikoaren aurrean agertzea. Koldo Zelestino antolatzaileak Topaketen garrantzia azpimarratu du, zaila baita holakorik ikustea, are zailagoa euskara […]