Atzo bukatu zen Euskaraldia: hizkuntza ohiturak euskarara gerturatzeko 11 egunetako ariketa praktikoa. Horren behin-behineko balorazioa egin dute gaur goizean Euskaraldiko koordinazio mahaia osatzen duten erakundeetako kideek. Aipatu dute guztira 450 herri murgildu direla Euskaraldian eta pozgarria izan dela ikustea inoizko herri gehienetan piztu dela ariketaren beharra eta antolatzeko ilusioa. Ariketaren gaineko balorazio sakonagoa egingo dutela ere adierazi dute eta horretarako jendearen laguntza behar dute: ahobizi eta belarriprest izandakoen bizipenak jaso nahi eta behar dituzte. Horretarako, euskaraldia.eus/bizipenak webgunean sartu eta bizitakoa partekatzeko aukera dago.
Deskargatu hemen.

