IBAIZABAL: Indarkeria matxistaren aurrean hitzetik ekintzetara pasatzeko garai da

Indarkeria matxistaren aurrean emakumeen mundu martxak hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela adieraz dute. Urteak 19 egun bete dituen honetan, 2 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta 2 urteko neska donostiarra larriki zauritu du aitak Valentzian. Gutxienez zortzi eraso salatu dira. Urte berria izan arren indarkeria matxistak gogor kolpatzen jarraitzen duela adierazi du emakumeen mundu martxak gaur goizean eginiko agerraldian. Gogora ekarri dute emakumeen mundu martxatik Portugaleten gizon batek bere ama erail zuenean. Emakumeen Mundu Martxak deituta hiri eta herrietan egin ziren mobilizazioetan feministek erakundeen jarrera salatu zuten “ez zutelako Indarkeria Matxistaren Aurkako Protokoloa aktibatu, erasoa bikotearen baitan ez emateagatik”.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Euskal Presoen egoera eta hedabideentzako diru-laguntzak (Argia astekaria, 2838. zenbakia)

ol. Urt 20 , 2017
Beste urte batez milaka lagun bildu ziren joan den larunbatean Bilbon euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatuz. 349 euskal herritar dauzkate Espainiako eta Frantziako espetxeetan gatibu ETAk borroka armatua amaitu zuenetik bost urtera; ehunka iheslari eta deportatuk ere etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Kartzela oso gertutik bizi duten hainbat lagunekin mintzatu […]

Honekin lotuak