ASTE HONETAN, ZER? (BIGE Federazioa)

Gaur, Bizkaiko Gurasoen Elkarteko (BIGE) Irune Uria teknikariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Oporrak ate joka daude gure eskoletako haur eta irakasleentzat eta giro nahasian amaitu da kurtsoa, Eusko Jaurlaritzak 3. mailako azterketaren proba derrigorrez egiteko aukeratuak izan ziren zentruen jarrera irmoarekin.

Uda ondorenerako EAEko administrazioari eskatzeko hainbat kontzeptu aipatu ditu Irunek: kalitatezko eskola bultzatzea, diru publikoen inbertsio handiak galdatzea, euskal hezkuntza legeak kalitatezko eskola publikoan oinarritzea, bazterketa soziala ezabatzea, euskara indartzea, justizia sozialeko giza-balioetan heztea, laikotasuna bultzatzea… Hori guztia eskatzen du BIGEk datorren ikasturterako.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Aste Nagusiko kontzertuak Kafe Antzokian

ar. Eka 16 , 2015
Kafe Antzokiari dagokionez, sei kontzertu izango dira abuztuaren 22an hasita: besteak beste, Fuzz, Inoren Ero Ni, Angelus Apatrida, Los Carniceros del Norte, El Columpio asesino edo El Inquilino comunista izango dira. Algara txosnan, aldiz, abuztuaren 23an hasita beste sei kontzertu: Akatz, Quaoar, Joseba B. Lenoir, Horn of the Rhino… eta […]

Honekin lotuak