Pasa den asteburuan, gizon batek Almudena Matarranz hil zuen Erandion: gaur, Euskal Herriko hainbat lekutan mobilizazioak izango dira hilketa hori, eta atzean dagoen sistema, salatzeko. Berri horrekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga. Gero, besteak beste, Iralako zein Atxuriko arazoak, gardentasun eza Bilboko Udaletxean, eta bizikletak eramango dituzten bilbobusak gaiak jorratu ditu.
“Zinema indigena: erraietatik so” zikloa astelehenean hasi zen Leioako EHUn, asteartean leku berean jarraitzeko. Gaur, Algortako Villamonte kultur etxean izango dira, besteak beste, Yanilú Ojeda eta Xanti Salvador, “Sembrando cine. Zinema komunitarioa” lelopean. Datorren astelehenean, hilak 12, Ameriketako hainbat herrialdetan Erresistentzia indigenaren eguna ospatuko dute, GITE-IPESeko Pol Asensiok gogoratu digunez. […]